Gure produktu guztiak ekologikoak dira, eta Nekazaritza Ekologikoaren Euskal Herriko Kontseilu Arautzailearen onarpena dute, baita tofuarekin, seitanarekin eta horien deribatuekin egindako produktuak ekoizten 25 urteko baino gehiagoko esperientzia duen profesional talde baten bermea ere.
Hala gure lehengaiak, nola azken produktuak, kontrol bikoitza izaten dute. Alde batetik, Kontseilu Arautzaileak, aldian behin egiten dituen ikuskatzeetan, bertatik bertara aztertzen du kalitatea, baita lehengaien eta azken produktuen berme “ekologikoa” ere.
Bestalde, ekoizpena hasieratik bukaerara kontrolatzen du kalitatearen gure barne sistemak, hau da, lehengaia jasotzen den unetik azken produktua saltzen den arte. Halaber, enpresak berak, laborategi independente baten bitartez, aldian behin lehengaien (baita hornitzaileena ere) eta azken produktuen kontrolak egiten ditu, horien iraungitze data bete arte.