Zuaitzo enpresa aitzindaria dugu Hego Euskal Herrian eta baita Espainian ere; izan ere, duela 25 urte hasi zen tofua eta seitana artisau eran egiten. Gero, landare proteinaren kontsumoa eta produktu ekologikoen eskaera handitu ahala, 2001. urtean ekoizpen industrialerako pausoa eman zuen, eta Ekosal-Luz SL sortu zen.
Enpresak Gasteizen dauka egoitza. Denborarekin, bere produktuen aukera handituz joan da, betiere kalitatea zainduta: tofua, seitana, landare hanburgerrak, tenpeha, saltxitxak eta prestatutako zenbait plater (albondigak, falafela, kinoa, arroza, eta abar).
Produktu biologikoetara egokitutako teknologia eta elikaduraren inguruko interesa dira gure lan tresnak gaur egun ere. Ekosal- Luz SL enpresako lantaldea etengabe ari da lanean, bere produktuen kalitatea eta zaporea onenak izan daitezen.
Laborantza ekologikoetatik...
...gure eskuetara...
...produktu hoberenarentzat...
...zuzenean zure mahaira