sugerencia de presentación
Producto envasado
Landare proteina ekologikoko produktuak egiten ditugu Zuaitzon, eta kontsumitzaileari kalitatea eta zaporea eskaintzen diogu, jakiaren propietate nutritiboak zainduta betiere.
Merkaturatzen ditugun produktuak “janari prestatutzat” har daitezke, denak bere hartan jateko gertu baitaude. Hala ere, berotuta edo saltsaren batekin lagunduta hartzea gomendatzen dugu, produktua zein den.
Lehengai nagusiak soja eta gari ekologikoak ditugu, eta horiekin, hurrenez hurren, tofua eta seitana egiten ditugu. Tofuarekin eta seitanarekin, halaber, landare hanburgerrak, saltxitxak, barratxoak, albondigak, falafela, eta beste egiten ditugu.
Zuaitzoren produktuak oso egokiak dira animalia jatorrizko proteinak ordezkatzeko, eta ez daukate GEO genetikoki eraldatutako organismorik, ezta kontserbagarririk, ez koloragarririk ere. Elikagai freskoak dira denak; hortaz, kozkailuan gorde behar dira.